Izurdeak izango dira, seguru asko, ozeanoetako espezierik miretsienak, maitatuenak eta ezagunenak!! Oso bizkorrak eta jendekoiak dira! 30 espezie desberdin baino gehiago daude! Ba al zenekien orkak izurdeak direla!!!? Taldetan bizi dira eta haien artean komunika daitezke. Animatuko al zinateke izurdeen hizkuntzan hitz egiten? Zarata, txistu eta oihu bidez komunikatzen da! (audioa entzun)
Ba al zenekien izurdieek begi bat irekita lo egiten dutela?! Zientzialariek uste dute beren adiskideekin kontaktua ez galtzeko dela! Arrainez, olagarroz, muskuiluz, eta abarrez elikatzen dira. Sei kilo arteko arrain handiak jatera iristen dira eta mastekatu gabe irensten dituzte hezurrak ez sartzeko!!! Sakonera gutxiko uretan bizi dira, klima tropikala eta epela duten lekuetan. Izurdeak ia mundu osoan ikustea normala da!