Galzorian dauden animaliak

Kakapoa

Gau hegazti espezie bat da, Zeelanda Berriko loroen familiakoa. Ospetsua da munduko loro ez hegalari bakarra delako eta lororik astunena eta txoririk adintsuenetako bat delako. Hegan egiteko gauza ez bada ere, espezie inbaditzaileen eta deforestazioaren arriskuari eutsi zion, nekez bada ere.

Lurreko harrapakaririk ez zegoenez, hegan egiteko ahalmena galdu zuten. Gau arrano erraldoia zen bere harrapakaririk handiena, eta landare artean eta gordelekuetan gerizatzen zen kakapaoa arrano erraldoi hartatik. Polinesiar eta europar kolonizazioarekin katuak, arratoiak, erbinude zuriak eta gisako harrapakariak beren lurraldetan sartu zirenean ia kakapo guztiak suntsitu egin ziren. Kakapoak galtzeko arrisku oso larrian daude, 148 ale ezagutzen baitira bizirik.