Ozeaniako animaliak

Kanguroa

Kanguroa da martsupialik ezagunena. Oso sendoa eta handia da. Metro erditik gora da luze eta 90 kilotaraino irits daiteke. Belarrez eta zuhaixketako hostoz elikatzen da. Australiako basamortuan bizi da. Atzeko hankak izugarri indartsuak ditu, eta haiei esker hiru metro altuerako eta hamar metro luzeko saltoak egin ditzake. Baietz olinpiadak irabazi!!