Karramarro ermitaua krustazeo bat da, sabelaldean babesik ez duena. Beste karramarroek ez bezala, ez du kanpoko oskolik bera babestuko duenik. Bere burua babesteko, barraskilo-oskol abandonatu batean gerizatzen da. Hazi ahala, karramarro ermitauak etxez aldatzeko premia izaten du, eta oskol handiago bat bilatuko du. Ia hondartza guztietan aurkitzen da. Harrez, muskuiluz, itsas barraskiloz, izkiraz eta antzeko izakiz elikatzen da.