Basoko animaliak

Kastorea

Kastorea karraskarien familiakoa da, baina igerian egitea gustatzen zaio, erdiurtarra baita! Isatsa handia dute eta igerian ari direnean lema gisa erabiltzen dute! Oso langileak dira. Arotz bikainak direla esan dezakegu. Ebakortzekin mozten dute zuhaitzetako egurra, eta ebakortzek ez diote sekula hazteari uzten! Ez dute ikusmen handirik, baina gainerako zentzumenak apartak ditu: entzumena, usaimena eta ukimena.

Ba al zenekien igerian ari denean primeran ikusten duela ur azpian? Begiak estaltzen dizkion mintz-sistema bati esker da. Ipar Amerikan, Kanadan eta Europako iparraldeko zati handi batean bizi dira.