Katagorri mota asko daude, eta katagorria esaten zaio gorrixka duelako ilea. Kolore gorrixka horrek basoetan kamuflatzeko balio dio, han bizi baita hosto eta adar artean. Oso txikiak dira, ez dira 350 gramoko pisura iristen! Janaria eta adarrak biltzen pasatzen dute eguna; adarrekin beren etxea estaltzen dute. Oso langileak eta asmotsuak dira, eta aurreko hankei esker, esku gisa erabiltzen dituztenez, nahi duten guztiari heltzen diote! Europako ia baso guztietan aurkitzen dira. Fruituak edo zuhaitzetako haziak dira beren janari maiteena. Katagorririk ospetsuenak musika talde bat du: “Alvin eta katagorriak”. Ezagutzen al duzu? 😉