Iberiako penintsulan bizi da. 1950ean ale asko zeuden Espainian, baina gaixotasun batek untxiei erasan zien, eta untxien %90 desagertu egin zenez, katamotza bere elikagai nagusia gabe geratu zen, eta haietarako asko ere hil egin ziren. Bizirik geratu zirenak baserrietan janari bila hasi ziren eta, hartara, ehiztariak katamotzak hiltzeari eman zitzaizkion beren azienda babesteko. Gertaera horiek guztiek eragin handia izan zuten katamotzen bilakaeran. Gaur egun 200 ale besterik ez dira geratzen. Munduko felinorik mehatxatuena da!