Ozeaniako animaliak

Kiwia

Hegazti hau Zeelanda Berriko sinbolo bihurtu da, duela milaka urtez gero bizi baita han. 25 eta 45 zentimetro artean da luze eta 3,5 kilo pisatzen du. Hegalak ezkutatuta dauzka, eta hain dira txikiak, non ezin baitu hegan egin. Moko luzanga bat du, guztiz bereizgarria, eta harekin xurgatzen du jatekoa. Eta lumen ordez ilea du! Gau animalia da, eta basoetan eta mendialdean bizi da. Fruituz, igelez eta intsektuz elikatzen da. Kiwi hitza hegazti honek egiten duen hotsetik dator, “kee wii” bezala entzuten baita maori hizkuntzan. Entzun nahi al duzu? (audioa). Kiwia oso hegazti mehatxatua da eta haren populazioa gutxituz joan da denborak aurrera egin ahala harrapakari etxekotuengatik, nola diren txakurrak eta katuak, eta haren habitata suntsitu izanagatik.