Australiako ekialdeko eukalipto-basoetan bizi da eta zuhaitzetako adarretatik zintzilikatzen da hostoak eta kimu samurrak jateko. Gorputz sendoa du, ile fin eta leun gris batez estalia. Ez dira oso handiak izaten. Asko jota, hamar kilo pisatzen dute eta 75 zentimetro luze izaten dira.
Igokari bikainak dira, beren eskuei esker, bosna hatz baitituzte, atzapar oso indartsu eta gogorrekin. Kanguroa bezala, martsupiala da. Koalak alfer samarrak dira, hogei ordu lo egiten baitituzte egunean eta gainerako orduak jaten igarotzen baitituzte!