Mendialdeko animaliak

Kolibri ezpata-mokoa

Planetako hegaztirik txikiena da. Venezuelako eta Kolonbiako baso handietan bizi da. Bere mokoaren itxura ikusgarriari zor dio izena. Hamar zentimetroko mokoa du eta!! Ia bere gorputzaren tamaina berekoa. Txori erasokorra da, beste animalia bati bere habia inbaditzen uzten ez diona. Bere mokoari esker ateratzen du nektarra loreetatik. Denbora asko behar izaten dute hegan egiten ikasteko, baina ikasten dutenean hegalari aparta bihurtzen dira, gai baitira airean geldirik egoteko edo baita ere atzerantz hegan egiteko! Hain dira azkarrak, non gai baitira hegalak segundoko 60 aldiz astintzeko!