Oihaneko animaliak

Komodoko dragoia

Musker bitxi hau munduko handiena da!!!! Hiru metro luze ere izan daiteke.

Dragoia edo herensugea esaten zaio haren antza duelako eta oso animalia indartsua eta basatia delako, baina ez du ahotik surik botatzen! Kar, kar, kar!

Oso ikusmen ona eta usaimen aparta dute! Indonesiako erdialdeko uharte batzuetan bizi dira; Komodoko uhartean batik bat, eta hortik datorkie izena. Sugeenen antzeko pozoi hilgarri bat dute, eta hartaz baliatzen dira harrapakinak ehizatzeko!