Ipar Ameriketako mendietan bizi dira, gehienbat. Kriskitin du izena isatsa astintzen duenean beren artean talka egiten duten hezur-eraztun batzuk ateratako zarata egiten duelako. Gauez ehizatzen dute eta untxiz, txoriz eta kattagorriz elikatzen dira. Suge pozoitsuak dira! Kontu handiz tratatu behar dira! Bi letagin oso handi dituzte eta haien pozoia oso toxikoa da. Beste suge askok bezala, kosk eginez eta beren pozoiaz tontotuz ehizatzen dituzte beren harrapakinak eta gero oso-osorik irensten dituzte, Printze Txikiaren ipuinean bezala, non suge batek elefante bat jaten baitu! Ezagutzen al duzu?