Sabanako animaliak

Krokodriloa

Krokodiloa urte asko bizi daiteke!!! Badago krokodilo bat, Henry izenekoa, 120 urte dituena! Ba al zenekien krokodiloak arrautza batetik jaiotzen direla? Bai! Krokodiloek 10etik 60ra arrautza jartzen dituzte aldi berean! Oso belarri zorrotza dute, eta harekin erne egoten dira ehizatzeko orduan! Eta berehala ordezkatzen dituzte galtzen dituzten hortzak!! 8.000 hortz ere birsor ditzakete beren bizitzan zehar! Egizu kontu zer-nolako lana izango zukeen Perez sagutxoak!!!

Indar handia dute ahoan!! Haien hozkada oso gogorra da. Krokodiloen bizkarra oso gogorra da!! Ia ezkutu bat baino gogorragoa! Bero direnean freskatzeko, ahoa ireki eta bizi diren ibaiko urari sartzen uzten diote. “Krokodiloaren malkoa” esapidea krokodiloek begiak beti bustita eduki behar izatetik dator, eta, beraz, negar egiten dute uretatik kanpo dauden guztietan!