Sabanako animaliak

Lehoia

Oihaneko errege gisa ezagutzen badugu ere, lehoia oihanetik urrun bizi ohi da, sabanan eta baso baxuetan. Taldean bizi diren felino bakarrak dira, eta, Lehoi Erregea filmean bezala, ar gazteek hazi ahala beren taldea utzi behar izaten dute talde berri bat eratzeko!!! Arrek ilaje eder bat izaten dute. Lehoi emeak dira taldera janaria ekartzeko ardura dutenak! Ehiztari bikainak dira, eta taldean ehizaten dute. Beren lurraldea babesteko, mehatxuz orro egiten dute gaztigu gisa!!!! Beren gorputz handiek janari asko behar izaten dute, bostetik zazpira kilo egunean!!!! Jatekoa lortzen ez dutenean, denbora asko egon behar izaten dute atsedenean energiak ez xahutzeko, horregatik ikusten dira askotan lehoi taldeak atsedenean ia egun osoan, itzalean.