Asiako hegaztirik ezagunetako bat da eta munduko hegazti handienetako bat baita ere. Antzina gurtu egiten zuten Japonian, leialtasunaren eta bizi luzearen sinbolotzat zeukatenez. Mende askoan zehar hegazti babestuak izan ziren eta haiei min ematen ziena zigortu egiten zuten. Baina XIX. mendean aldaketa sozial bat izan zen Japonian eta lege eta tradizio asko errespetatzeari utzi zitzaion. Jende gosetua kurriloak jaten hasi zen, harik eta XX. mendearen hasieran Mantxuriako kurriloa erabat galduta zegoela pentsatu zen arte. Baina ale kopuru txiki batek bizirik iraun zuen eta gaur egun, negu guztietan japoniarrek jaten ematen dietenez, neguan izaten baitu Mantxuriako kurriloak arriskurik handiena, populazioa bikoiztu egin da eta badaude 1.500 bat ale!!