Basoko animaliak

Mapatxea

Mapatxeak oso ospetsuak dira! Filmetako aktore handiak! Lapurtzat jo izan dira beti beren antifaz beltzagatik. Ipar Ameriketan dute jatorria, baina gaur egun ia mundu osoan aurki ditzakegu! Oso bizkorrak, kuxkuxeroak eta oso argiak dira! Oso trebeak dira aurreko hankekin eta esku gisa erabiltzen dituzte jakiak harrapatzeko! Gau animaliak dira eta oso trebeak! Lastertasun handiz igo daitezke zuhaitzetara eta ia 24 kilometro orduko egin korrika! Animatuko al zinateke mapatxe batekin lasterketa bat egiten?