Itsasoko animaliak

Marmoka

Itxuraz hauskorra eta delikatua den arren, itsas gainetik hurbileko uretan aurki daitekeen animaliarik arriskutsuenetako bat da marmoka. Gorputz osoan pozoi-kapsula txiki-txiki batzuk ditu, ehizatzeko edo balizko erasotzaileei aurre egiteko erabiltzen dituenak. %95 urez eta %5 material solidoz (proteinak) eratuta dago. Ba al zenekien marmoka planetako espezierik zaharrenetako bat dela???? 700 milioi urteko antzinatasuneko aztarna fosilak aurkitu dira!!!!! Kolonia handitan bizi da, eremu handiak hartzen dituztenak batzuetan.