Buruaren formagatik deitzen zaio mailua. Horri esker, ikusmen pribilegiatua du, eta gertatzen den guztia ikus dezake, aurretik eta atzetik. Munduko itsaso guztietan dago, gehienetan ur beroagoetan eta sakonera gutxikoetan. Taldean ibiltzen dira igerian, eta bere mailu buruari esker ozeanoko hondoa azter dezake harrapakinak aiseago harrapatzeko. Arraiak dira gehien gustatzen zaion jakia. Ale batzuk 6 metroraino iristen dira eta 500 kiloko pisuraino.