Marrazo txuria animalien erreinuko arrainik arriskutsuenetako bat da. Ia 3.000 hortz ditu haren masailezur indartsuan zehar banatuak, eta haietariko batzuk 7 zentimetro luze ere badira!!! Zer beldurra!!
Marrazo txuria du izena, baina sabelaldea besterik ez dute txuria, gainerakoa grisa da. Bere harrapakinen karga elektrikoa detektatzeko gai da. Ba al zenekien izaki bizi guztiek halako elektrizitate bat igortzen dutela uretan zehar dabiltzanean?. 6,5 metro luze izatera iristen da batzuetan. Ospe txarra badu ere, ez da oso ohikoa pertsonei erasotzea. Kartilagoz eratua du hezurdura, zeina oso ehun malgua baita, tentsioa eta kolpeak oso ondo jasaten dituena. Ba al dakizu zergatik marrazoak ez duen sekula lo hartzen???? beti mugimenduan egon beharra duelako, bestela hondoratu egingo litzateke eta!!!