Basamortuko animaliak

Musker monitorea

Musker monitorea munduko bigarren muskerrik handiena da; 2,8 metro luze eta 20 kilo gizen izatera ere iristen da batzuetan. Ilunak izaten dira orbantxo horiekin eta ezkata handiz estalita daude. Erdiurtarra da, eta ia 30 minutuz egon daiteke uretan murgildua. Isats luze eta sendo bat du eta gandor bat bizkarraldean igeri egiteko balio diona. Oso azal gogorra du, eta, beraz, sugeen erasoek ez dute arriskurik berarentzat. Kakalardoak, karraskariak eta beste narrasti batzuk dira haren menu gogokoena. Dinosaurio bat dirudi!