Ugaztun tropikal hauek Erdialdeko Amerikako eta Hego Amerikako oihanetan bizi dira. Zuhaitzetan igarotzen dute ia bizitza osoa. Eta ia egun osoa lo!!! Hogei orduz egunean!! Ez da harritzekoa guk haiei nagi deitzea!!! Bi nagi mota daude, bi hatzekoak eta hiru atzekoak. Munduko animaliarik motelenetakoak dira; hain motelak dira, non eurialdietan alga bat hazten baitzaie ilajean. Baina, gauza bitxia, ez dira hain motelak uretan, ura gustatzen baitzaie eta oso ondo igeri egiten baitute! Ba al zenekien nagien arbasoak Izotzaldian bizi zirela? Eta elefanteak bezain handiak ziren, ustez!!!