Narbala itsas ugaztun bat da, balea moduko bat, eta arrek bakarrik duten adar bakar bihurrikatua du bereizgarri. Ba al zenekien adarra berez hortz bat dela? Txikiak direnean hortz txiki-txiki batzuekin jaiotzen dira, eta hortzak erori egiten zaizkie pixkanaka-pixkanaka, harik eta azkenean bi bakarrik geratzen zaizkien arte ahoaren goialdean. Helduak direnean, hortz horietako bat ezkutatuta geratzen da oien artean eta bestea, berriz, neurri gabe hazten hasten da, harik eta hiru metroko adar itzel bihurtzen den arte!