Sabanako animaliak

Ñua

Ñua antilope mota bat da, sabanan bizi dena. Bi adar dituzte eta oso sendoak dira. Larre berdez elikatzen dira. Eta, beraz, euriak bukatzen direnean leku hezeagoetara migratzen dute. Euria oso gustukoa dute, eta ez dute aterkirik! Taldetan bidaiatzen dute beti, kumeak gurasoengandik bereizten ez direla.