Oihaneko animaliak

Orangutana

Orangutanak Borneoko eta Sumatrako uharteetako basoetan bizi diren tximinoak dira, eta zuhaitzetan igarotzen dute ia denbora guztia. Hainbat kilo fruta jaten dute egunero, baina azalak, hostoak, onddoak eta intsektuak ere jaten dituzte. Oso animalia bizkorrak dira. Euri asko egiten duenean gai dira hosto handiak bilatzeko eta haiekin beren buruak estaltzeko, baina ura edateko edalontzi gisa ere erabil ditzakete hosto horiek. Ba al zenekien orangutanen heren batek ez duela azazkalik oineko hatz lodian?

“Orangutan” hitza malaieratik dator. “Orang”ek “pertsona” esan nahi du, eta “utan” “hutan”etik eratorria da, “basoa” esan nahi duen hitzetik, alegia, eta, beraz, orangutanak “basoko pertsonak” dira, hitzez hitz. Gizakiok eta orangutanek DNAren %97 partekatzen dugu. Gure ahaide hurbilenetako bat da!