Basoko animaliak

Oreina

Zerbidoen familiakoak dira. Ugaztun hausnarkariak dira. Beren ezaugarri bereizgarrienetako batengatik dira munduan ezagunak: adarrengatik eta, baita ere, munduko oreinkumerik ospetsuenagatik: Bambi!!! 😉

Animalia belarjaleak dira, hostoz eta zuhaixkez elikatzen baitira gehienbat. Munduko ia baso guztietan bizi dira. Ba al zenekien adarrek 40 kiloko pisua ere izan dezaketela? Bai horixe, handiak dituzte adarrak, eta askotan beren artean borrokatzeko erabiltzen dituzte. Urruti-urrutitik sumatzen dute arriskua beren usaimen apartari esker, gurea baino hamar aldiz handiagoa baita, izan ere!!!!