Oso ugaztun arraroa da. Ahatearen mokoa, igarabaren gorputza eta kastorearen isatsa du! Uretan pasatzen du egunaren zatirik handiena, intsektu, har eta karramarro bila. Haien habitatik gogokoena ibaiak, aintzirak, errekak, urmaelak eta nekazaritzarako urtegiak dira, batez beste bost metroko sakonera dutenak eta ertzak enborrez, kainaberez eta sustraiez beteak dituztenak. Harrapakari haragijalea da, eta krustazeoak, moluskuak, harrak, intsektu-larbak, arrain-arrautzak eta arrain txikiak jaten ditu.