Sabanako animaliak

Ostruka

Ostruka munduko hegaztirik handiena da, 2,7 metroko garaiera irits dezake. Saskibaloian joka lezakete!!!! Lurreko animalia guztiak baino begi handiagoak dituzte eta bina hatz oin bakoitzean!!!! Ia ez dute urik edaten, eta landarez, alez eta fruituez elikatzen dira. Oso azkarrak dira, 90 kilometro orduko ere irits dezakete. Eta kontu handia izan behar da, zeren eta oso-oso moko gogorra baitute! Haren arrautzak izugarriak dira! Ia 1,3 kilo pisatzen dute!!!!! Eta kontuz!!! Ez da egia ostrukak burua lurrean ezkutatzen duela!!!! Mito bat da!!!!!!! Lurrera eramaten dute burua habiako arrautzak mugitzeko edo, batzuetan, zizareak bilatzeko, baina sekula ez beldur direlako, oso ausartak dira eta!!!