Mendialdeko animaliak

Otsoa

Otsoak kanidoen familiakoak dira, txakurrak, azeriak edo koioteak bezala. Giro desberdinetan bizi dira, baina, batez ere, Europako, Amerikako Iparraldeko eta Asiako mendietan. Bere lurraldea kontrolatzea gustatzen zaion animalia da otsoa. Uluei esker non dagoen jakinarazten du eta beste otsoei abisatzen die. Bikoteka edo zortzi otsoko taldetan bizi dira. Haragijaleak dira, eta tamaina handiko beste animalia batzuez elikatzen dira, hala nola ardiak, oreinak edo altzeak. Orain dela urte gutxi batzuk arte otsoa mehatxatuta zegoen mundu osoan, baina gaur egun, gobernuen eta naturaren aldeko erakundeen ahaleginari esker, lortu da otsoak berriz ere agertzea ia-ia desagertuta zeuden leku batzuetan.