Pandak 125 kilo pisatzera eta 1,5 metro luze izatera irits daitezke. Oso eskalatzaile eta igerilari onak dira, baina eserita igarotzen dute eguna banbua janez, landare gogor eta lodi hori baita haien elikaduraren oinarria. Txinako baso menditsuetakoak dira berez, baina gaur egun beste herrialde batzuetan ere hazten dira, hala nola, Mexikon, Thailandian, Estatu Batuetan edo Espainian.
Urteek aurrera egin ahala, pandak bizi zireneko banbu-basoak bota egin dituzte lurra nekazaritzarako soro bihurtzeko, eta pandak janaririk gabe geratu dira. Gainera, ehiza ilegalak eta klima aldaketak ere asko murriztu dute espeziea. Gaur egun 2.000 ale besterik ez daude munduan, nahiz badiren baso eremu handiko erreserba babestuak ehiztariengandik babestuta pandak bizi eta elikatu ahal izan daitezen.