Ozeaniako animaliak

Paradisuko hegaztia

Hegazti tropikal hau Ginea Berriko oihanetan bizi da. Bere lumajearen edertasunagatik eta ikusgarritasunagatik da ezaguna. Isatsa oso luzea du, eta kolore asko ditu zabaltzen denean. Emeen aurrean beren nagusitasuna frogatzeko erabiltzen dute arrek isatsa gorteatze-erritualetan.

Ginea Berrian lumak tribu autoktonoen janzkerarako eta erritualetarako erabiltzen dira, beren kulturaren erreferente garrantzitsutzat baitaukate paradisuko hegaztia. Intsektu txikiz elikatzen da.