Mendialdeko animaliak

Puma

Mendiko lehoia ere deitzen diote. Ameriketan bizi da, Alaskaren eta Patagoniaren arteko eskualde zabal-zabal batean. Ameriketako bigarren felinorik handiena da, eta jaguarra bakarrik da hura baino handiagoa. Era guztietako animaliez elikatzen da, intsektu txikietatik ugaztun handietaraino. Animalia bakartia da. Puma oso errespetatzen dute Ameriketako herri indigenek. Haren basatasunak eta dotoreziak mito eta elezahar asko inspiratu ditu.