Basamortuko animaliak

Sugegorria

Sugegorria sugeen azpiespezie batekoa da. Oso pozoitsuak dira, eta bi letagin oso luze erabiltzen ditu erasorako; kosk eginez pozoi hilgarri bat txertatzen du gorputzean, odolari eta ehunei kalte handia egiten diena! Gorputza sendoa du, eta grisa eta orban beltzekin du azala; buruak, berriz, triangelu itxura du.