Tigrea felino bat da eta felinoen artean hura da handiena!! 300 kiloko pisua ere izan dezake!!! Atleta handia da, oso gora salto egin dezakeelako, eta bai bost metroko altuera iritsi ere!!!!
Oso politak dira, azala laranja kolorekoa dute marra beltzekin, eta, guk gure hatz-markak ditugun bezala, tigre bakoitzak bere marrak ditu. Ba al zenekien ez direla sekula berdinak? Haren marrak paregabeak dira! Tigreari ilea kenduko bagenio, marrak haren azalean ikusiko lirateke, hala ere!!! Oihanean eta Indiako, Bangladesheko eta Nepaleko basoetan bizi da. Tigreak haragijaleak dira. Bost hilabeterekin hasten dira ehizan beren amekin eta bi urtetik aurrera ehiztari handiak dira jadanik.