Galzorian dauden animaliak

Tigrea

Tigrea munduko felinorik handiena da eta ederrenetako bat. Super harrapakari bat da eta espazio handietan ehizatzeko eta haragi asko jateko premia izaten du. Arazo bat du, ordea, zeren eta gizakia tigrea bizi izan den habitata okupatzen ari baita eta tigreek ehizatzeko zailtasunak baitituzte orain. Gainera, isileko ehiztariek izugarri gutiziatzen dute haren azala eta haren hezurrak txinatar medikuntzarako oso baliotsuak dira, eta, beraz, gizakia da haren etsai nagusia eta haren erruz daude soil-soilik bi mila tigre munduan.