Basoko animaliak

Trikua

Oso ugaztun txikia da: 500 gramoko pisura ere ez da iristen! Badu gauza bitxi bat, alegia, arriskuan dagoenean bola baten tankeran biltzen du gorputza eta arantzez estaltzen du bere burua eraso egin ez diezaioten. 7.000 arantza ere izan ditzake!

Gau animaliatxoak dira, basoetan bizi direnak! Baina askotan hurbiltzen dira gizakiak bizi diren lekuetara janari bila.

Lotan pasatzen dute ia egun osoa. Batengana hurbiltzen bazara, zurrunga egiten duela entzungo duzu. Zurrunga egiten dute, bai horixe!!! Eta amets ere egin dezakete, nonbait. Ez dute oso ikusmen ona, baina usaimena aparta dute, usain berriak sumatzeko ezin hobea!!!