Txakur arraza bat da, otsoaren antza duena oso mardula delako eta ilaje trinkoa duelako. Ez dira lagungarriko animaliak, ezagutzen ditugun txakurtxoak bezalakoak. Txakurkumeak direnetik lerei tiratzeko trebatzen dituzte eta ez dute oso tratu goxoa jasotzen gizakiengandik. Hala ere, oso leialak zaizkio gizakiari eta sekula ez lukete arriskuan abandonatuta utziko. Hamabi txakur eskimalek 400 kilo eraman ditzakete leran eta egunean baita 50 kilometro ere egin. Txakur hauek oso gogorrak dira eta elurretan bakarrik iraun dezakete bizirik beste animalia batzuk ehizatuz.