Itsasoko animaliak

Txibia

Txibia zefalopodo bat da, eta munduko itsaso guztietan egoten da, Antartida bezalako hotzenetan ere. Ba al zenekien olagarroak bezala hiru bihotz dituela? Arriskuan dagoenean tinta-gortina baten atzetik ihes egiten du!! Zortzi beso dituzte eta bi garro luzeago, gehigarri gisa! Oso bizkorrak eta iheskorrak dira, eta 40 kilometro orduko egin ditzakete igerian!!!! 200 txibia motatik gora daude, txikienetatik ozeanoko sakonerako erraldoietaraino. Baina zientzialariek uste dute txibia mota asko daudela oraindik aurkitu gabe ozeanoko ur sakonetan. Txibia mota batzuek distira egiten dute eta margoz aldatzen dute iluntasunean; arrantzatu berritan ere kolorez aldatzen eta distiratzen segitzen dute. Badago kontu bitxi bat, beharbada jakingo ez duzuna: txibia erraldoiak 150 kilo pisatzera eta ia hamar metro luze izatera irits daiteke! Itsasoko munstro erabatekoa!!