Basoko animaliak

Tximeleta

Mundu guztian existitzen dira, baina tximeletek nahiago izaten dituzte leku epelak eta beroak. Ia 160.000 tximeleta mota daude munduan, kolore eta tamaina guztietakoak. Ba al zenekien egunez ikusi arren gauez bizi direla??? Landareetatik edaten duten uraz eta loreen nektarraz elikatzen dira. Sinesten ez baduzu ere, tximeleten hegoak gardenak dira, baina argia etengabe islatzen duten ezkata fin-finez estalita daude. Oso kontu bitxia da tximeletak nola jaiotzen diren: hasieran arrautza dago, eta, arrautza zabaltzen denean, beldar edo larba bat jaiotzen da, arrautzaz elikatuko dena. Beldar hori hazi egiten da, eta krisalida bat eraikitzen du (adarrekin, hostoekin edo bere zetarekin); estalki moduko horren barruan tximeleta bilakatzen da, eta handik hegan aterako da guk ezagutzen dugun bezalaxe.