Sabanako animaliak

Tximuak

260 tximu mota desberdin daude, mundu osoan zehar banatuak. Espeziea nolakoa, tamaina ere halakoa izaten da, hala, titiak dira txikienak eta orangutana, berriz, handiena. Oro har, oso ikusnahiak eta bizkorrak izaten dira. Ekintzarako gaitasun handia dute; oso bihurriak eta jostalariak izaten dira. Tximuak oso animalia lagunkoiak dira. Ba al zenekien logale direnean aharrausi egiten dutela, zuk bezala? Zineman, tximurik ospetsuena Txita da eta Tarzanen laguna da.