Galzorian dauden animaliak

Txinpantzea

Primate jator hau ia gizaki bat bezalakoa da. Gure DNAren %96 partekatzen du. Bizkorra da, eta guk bezala aurpegierak ditu; gai da hitzak ikasteko eta arazoak konpontzeko. Ezaugarri horiek direla eta, txinpantzeen trafiko ilegal handia dago, eta haren habitataren suntsipenak galtzeko zorian jarri du txinpantzea.

 

Jane Goodwall doktorea, primateetan aditua, giltzarri bat da txinpantzeen babesean. 1960. urteaz gero txinpantzeak behatzeari, aztertzeari eta babesteari emana dago. Ingurumen-hezkuntzari emakume honek egin dion ekarriak espezie hau babesten lagundu du. Gaur egun 250.000 txinpantze bizi dira egoera basatian, baina beharrezkoa da oraindik haien habitatak babestea.