Ugatzari arkumetxoen putrea ere esaten zaio. Belatz handi bat da, batzuetan errege arranoaren tamaina gainditzen duena. Mendi eta leku gordeetan egiten du habia, eguzkitik eta egurats gorritik ondo babestutako lekuetan. Ordurik beroenetan altuera handian egiten du hegan, eta ehunka kilometro ibili, iluntzean bere gordelekura itzultzeko. Moko sendo bat dute, eta hezurrak hausteko erabiltzen dute. Eta handiegiak edo gogorregiak direlako hautsi ezin daitezkeen hezurrak hainbat metroko altueratik erortzen uzten dituzte arrokekin talka egiterakoan puska txikiagotan hausteko. Oso hegazti bizkorrak dira!