Oihaneko animaliak

Urrezko dardo igela

Kolonbiako oihan tropikalean bizi da, Hego Amerikan. Txiki-txikia da; bost bat zentimetro da luze, eta oso kolore deigarriak eta distiratsuak ditu: berdea, urdina eta horia. Igel txiki-txiki hau lurreko animaliarik pozoitsuena da! Hain da pozoitsua, non indigenek haren pozoia erabiltzen baitzuten beren dardoen puntak bustitzeko!!! Hortik datorkio, bada, Dardo Igela izena. Ez dakigu zergatik diren hain pozoitsuak, jaten dituzten landareengatik edo intsektuengatik, beharbada, gatibualdian hazitako dardo igelek ez baitute pozoi hori garatzen.