Mendialdeko animaliak

Yaka

Idi erraldoi bat da eta Tibeteko mendikate handietan bizi da, arroken eta elurraren artean. Ez daki zuhaitz bat zer den! Elur azpian aurkitzen dituen larre urrietan bazkatzen da. 6.000 metroko altueran bizi daiteke. Tibetarrek zela-abere eta orga-abere gisa erabiltzen dituzte, oso sendoak direlako eta badakitelako lur harritsuetan eta izotz gainean ibiltzen. Ilea oso luzea eta artile itxurakoa dute, eta batzuetan mila kiloko pisua ere izaten dute!