Galzorian dauden animaliak

Zerra-arraina

Marrazoen familiakoa da. Zazpi metro luze izatera irits daiteke. Haren muturrak zerra itxura du, eta bere sentiberatasunari esker hauteman ditzake bere harrapakinak. Sekula ez da mehatxagarria izan gizakientzat, baina gizakiak bai izan dira mehatxagarriak zerra-arrainentzat, beren haragia jaten baitute eta haien zerra garaikur bat baita haientzat. Gaur egun debekatuta dago zerra-arrainak ehizatzea, baina haietariko asko ustekabean harrapatuta geratzen dira arrantzaleen sareetan. Kostalde tropikal eta azpitropikaletan bizi dira.