Animalien kontu bitxiak

Gure planetan kide ditugun 14 miloitik gora espezie desberdinek kontu harrigarriak eta interesgarriak dituzte, ezagutuko ez dituzunak. Ezin dizugunez hitz egin planetan bizi diren izaki guztiez, animalien 10 kontu bitxi hauekin konformatu beharko duzu, eta harrituta geratuko zara.

  • Jirafa da animalia guztien artean altuena, eta, duen tamaina izanik ere, bi orduz bakarrik lo egiten du egunean, eta lo, zutik egiten du lo.
  • Kontuz izan balea urdinaren miazkadekin, haren mihiak elefantearen zama du eta. Hezurrik gabeko ia lau tona haragi!
  • Animalien arteko konturik bitxienetako bat krokodiloetan aurkitzen dugu. Animalia horiek harri handi-handiak jaten dituzte murgilean hobeto egiteko.
  • Kontuz ibili behar duzu, baita ere, marmoka itsasoko liztorrarekin, lurreko animaliarik pozoitsuena baita eta berehala eragiten baitu heriotza.
  • Lehoiak dira felino bakarra arrari eta emeari lehen begiratuan bereizten zaiona. Zure katuarekin ez zaizu gauza bera gertatuko, ezetz?
  • Galdetu al diozu noizbait zeure buruari ea barraskiloek hortzik baduten? Molusku horrek badu organo bat, gizakien hortzeriaren antzekoa, 25.000 hortzetik gora dituena.
  • Elefanteena da animalien erresumako haurdunaldirik luzeenetako bat, bi urtera ere irits daiteke eta.
  • Koalek ere badute animalien artean kontu bitxi deigarrienetako bat: 22 ordu ere lo egiten ditu, eta, beraz, kosta egiten zaio beti esnatzea…
  • Inurriei buruz ere datu interesgarri asko daude. Adibidez, inurri legionarioko koloniek ehun milatik gora animalia jan ditzakete egunean.
  • Azkenik, euliak likidoz bakarrik elikatzen dira, hortzik ez dutenez; edanari emanda daude, beraz… 😉