Animalia espezie asko dago galtzeko zorian fauna basatiaren merkataritza ilegala mundu osoan hedatua dagoelako. Gizakiak animaliok ehizatzen ditu, bai exotikoak direlako eta bai haietatik ateratzen duten produktuengatik, hala nola, azala edo bolia. Trafiko ilegal horrek milioi pila eragiten ditu urtean. Eta gobernu ustel askok ez ikusiarena egiten dute, irabaziak ateratzen baitituzte diru horietatik.
Segidan, trafiko ilegalaren ondorioak gehien jasaten dituzten bost animalien zerrenda eskaintzen dizuegu:
- Pangolinak: ezkataz betetako ugaztun txiki hau fauna basatiaren trafikoaren biktimarik handiena da, batik bat Asian eta Afrikan. Haren ezkatak eta haragia lortzeko ehizatzen eta salerosten da.
- Afrikako elefantea: elefanteak dira existitzen den lurreko ugaztunik handiena. 8 tonaraino iristen dira helduak direnean eta haien letagin bikainak altxor preziatua dira bera ehizatzen dutenentzat. Hori da haien heriotzaren kausa nagusia. Tanzanian bakarrik, 3.000 elefante hiltzen dira urtero isileko ehiztarien eskuetan.
- Errinozeroa: isileko ehiza, zaletasun hutsez edo haien adarrak saltzeko, da haien mehatxu nagusia. Adar horiek eskatzen dituzten herrialdeak Txina eta Vietnam dira batik bat, orain dela hamarkada asko erabiltzen baitira medikuntza tradizionalean, propietate sendagarri zalantzazkoak omen dituztelako minbiziaren edo gaixotasun garun-baskularren kontra.
- Gorila: ugaztun handi hauek bizirik harrapatzen dituzte saldu eta gatibualdian edukitzeko, edo hil egiten dituzte haien haragia jateko. Hainbat arabiar herrialdetan, exhibizio-pieza gisa erakusteko lorategi eta zoologiko partikularretan.
- Itsas dortoka: itsas dortokak leku desberdinetan bizi dira planeta osoan zehar migratzaileak direlako. Arrain sareetan ustekabean harrapatuak izatea eta haien oskolen salerosketa ilegala dira haien heriotzaren kausa nagusiak. Haietariko asko ere luxuzko elikadura sailerako ere izaten dira, beren arrautzengatik eta haragiagatik.