Saguzarrak eta Covid-19

Ba al zenekien saguzarrak direla Covidak gizakiengan izan duen eraginaren jatorria? Oso ondo nola gertatu den ez badakigu ere, pangolina ere omen da gaixotasuna gizakiei kutsatu dien beste animalia bitartekaria. Ba al dakizu nola egin duten?

Koronabirusa saguzarretan eta beste animalia batzuetan beti presente egon den gaixotasun bat da, baina birus horrek ez du sekula egin gizakienganako jauzia. Txinan animalia exotikoak jateko ohitura dute, eta hori izan da, ustez, arrazoi nagusia. Txinatarrei izugarri gustatzen zaie saguzar-zopa, eta pangolinaren haragia ere jaten dute, eta, beraz, animalia horien digestio-aparatutik etorritako materialaren bitartez sartu da, nonbait, birusa gizakiaren baitara. Teoria batzuek diotenez, baliteke pangolinak arnabideetatik transmititu izana birusa gizakiei, eta Txinako Wuham hirikoa bezalako kale-azoketan egin zuten, nonbait, kontaktu zuzena birusak eta gizakiak.

Ez da ohikoa animalien gaixotasunak gizakiengana jauzi egitea, baina Covida ez da jauzi hori egin duen gaixotasun bakarra. Hiesak edo ebolak ere primateetatik gizakiengana egin zuten jauzia.